Ez ohiko udalbatzarra

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2025ko urr. 18a, 16:42

Udaletxearen etxaurrea.

Joan zen urriarne 15eko udalbatzarrean hala erabakita, udal tasek eta zergek %2,5eko igoera izango dute. Etxe hutsen errekarguak %150eko igoera izatea proposatu zen Azkoitia Baik eta EH Bilduk aurkeztutako emendakinari esker.

Joan zen asteazkeneko, urriaren 15eko, ez ohiko udalbatzarrean 2026rako arau fiskalak onartu ziren. Udal tasek eta zergek %2,5eko igoera izango dute.

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergei (OHGZ) dagokionez, etxe hutsen errekarguak %150eko igoera izatea proposatu zen Azkoitia Baik eta EH Bilduk aurkeztutako emendakinari esker. Bozketan emendakina aurrera atera zen, Azkoitia Bairen, PSE-EEren eta EH Bilduren botoei esker. Udal Gobernuak, berriz, bigarren puntu osoaren (emendakinarena) kontra bozkatu zuen.

Azkoitia EAEko eremu tentsionatuen zerrendan agertzen da, eta horrek politika publiko eraginkorra egitea eskatzen du. EH Bilduk beharrezkotzat ikusten du etxebizitza politikaren inguruko neurriak hartzen jarraitzea eta, errekarguaz gain, proposamen gehiago lantzea.

Beste puntu denak onartuak izan ziren, hala nola ibilgailuen zerga, jabari publikoari dagozkion tasak edo zaborraren inguruko Urolako Mankomunitateak pasatutako irizpideak eta taxien elkartearenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide