Egoera honen jakitun eta hein batean gure laguntza eman ahal izateko, Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan (Tinduf, Argelia) egoteko aukera izan genuen duela hilabete batzuk. Eta aste bukaera honetan, saharar herriaren aldeko Darahli elkarteak antolatzen dituen Oporrak Bakean programaren baitan, Larrabetzuko aterpetxean geratzen diren bi haur saharar etxean edukitzeko aukera ere izan dugu. Azken finean, ezin baitugu ahaztu, saharar herriaren auzia, arazo politiko bat dela, eta beraz, konponbide politiko bat behar duela;bitartean, errefuxiatuen kanpamenduetan ezinbestekoa izango da laguntza humanitarioa ere.
Gure esker bereziak Darahli elkarteari, egiten duten lanagatik.