Iruñean Aberri Eguna ospatzeko autobusa aterako da Azkoititik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2025ko api. 11a, 09:25

Aberri Eguna Iruñeko manifestazioa, artxiboko irudi batean. (EH BIldu)

EH Bilduk Aberri Eguna ospatuko du apirilaren 20an Iruñean, eta Urolatik autobusa aterako da. Azkoitian, Latz tabernan eman daiteke izena.

Apirilaren 20an milaka abertzale elkartuko gara Iruñean Aberri Eguna ospatzeko eta libre bizi nahi dugula ozen esateko.

"Aberri Egun honetan ere, euskal ezker eta subiranistok argi eta garbi esango dugu Iruñean nazio antiinperialista, antimilitarista, feminista eta euskalduna garela".

Eguerdian, manifestazioa eta kale animazioa izango dira, eta arratsaldean, kontzertuak izango da bertan.

Urolatik autobusa egongo da, eta Azkoitian 10:25ean aterako da Eroski txikiaren aurretik. Itzulera, berriz, eta 20:00tan izango da. Izena Latz tabernan eman behar da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide