Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra deitu du hurrengo asteazkenerako, uztailaren 10erako. Elkarguneko Oteiza aretoan bilduko dira 18:30ean, eta bertan, agintaldiko lehen urteko balorazioa egingo dute.
Batzarraren amaieran, gainera, aste honetan hil berri den Koldo Campos koalizio kideari omenaldia egingo diote.
EH Bilduk herritar guztiak gonbidatu ditu asteazkeneko saiora.