Azken egunotan udalbatzan zein komunikabideetan Ana Azkoitia alkatearen bitartez esandakoak gezurtatu eta azkoitiarrei gertatutakoa argitu nahi diogu:
Hileta zibilen ordenantza bat aurkezten dugun bigarren aldia da. Lehenengoa 2016ko ekainaren 16an egin zen Lurralde batzordean aurkeztu genuen. Aktan jasoa dago nola garaiko EH Bilduko ordezkariak proposatu zuen hileta zibilak egitea Azkoitian eta horretarako ordenantza arautzailea aurkeztu zuen. Hona hemen akta.
Beraz, ez da egia EAJk esaten duena. 2016tik izan baitu ordenantza zirriborroa esku artean. EH Bilduk landutakoa oinarri bezela hartu eta azken bertsio bat onartzeko aukera egon da urteetan.
2016. urtetik ari da EH Bildu lanean herrian hileta zibilak ospatu ahal izateko eta horretan jarraituko dugu.
Ikusita EAJk ere hori nahi duela ea lehenbailehen onartzen dugun. EH Bilduk beti jarri ditu mahai gainean proposamenak gobernuan zein oposizioan egon eta horretan jarraituko dugu.