Azken asteetan ikusten ari gara argindarraren prezioa egunez egun ari zaizkigula igotzen argindar enpresa handiak. Ez dago markak apurtzen ez dituzten egunik. Azkoitiko EH Bilduk uste du, nahikoa dela esateko unea dela, elektrikoen lapurretaren aurrean planto egiteko unea iritsi dela.
Enpresa elektriko handiak gure herriko herritarren eta enpresa txikien zein ertainen kontura egiten ari diren lapurretaren aurrean ez garela besoak gurutzatuta geratuko salatzeko, datorren ostiralean, urriak 8, Euskal Herriko herri eta auzo guztietan itzalaldia eta lapiko jotzea egingo dira, 22:00etan. Salatuko dugu ez daukagula argindarraren prezioa ezartzeko behar besteko subiranotasun energetikorik. Espainiako Estatuan, aldiz, alderdi handiek ez dituzte geldiarazten argindar elektrikoen botere eta diru nahiak, eta ez dugu ahaztu nahi alderdi horietako ordezkari esanguratsuak enpresa elektrikoen administrazio-kontseiluetan daudela.
Ez gaude bakarrik salaketa honetan. Kataluniako, Galizako eta Euskal Herriko indar independentistok indarrak batu nahi izan ditugu, eta ostiraleko protesta ekitaldia aldi berean egingo dugu hiru herrialdeetan. Enpresa elektrikoei nahikoa dela esateko ordua da. Bada garaia gure herrian gehiengoaren eskubideekin jolasten uzten ez dugula erakusteko –energia arrazoizko prezioan eskuratzea oinarrizko eskubidea da–, gutxi batzuek poltsikoak betetzen dituzten bitartean.
Datorren ostiralean, urriak 8, herritarrek bizitza duinak izan ditzaten borrokatzen duen herri duina garela erakutsiko dugu.