Azken egunotan jakin dugunaren arabera, Floreagako irisgarritasuna bermatzeko lehenengo faseko lanek 110.554,53 euroko gainkostua izango dute. Hau da, kostuaren %18,91ko igoera bat.
Ez dugu uste hori denik denon dirua kudeatzeko modu egokiena. Horrelako proiektu batean, kudeatzaile on batek azterketa eta zuzenketa lan sakonak egin behar ditu lanak kontratazio publikora atera aurretik. Neurriz kanpoko gainkostuak ekiditeko ezinbestekoa da ahalik eta esleipen zehatzena egitea.
Horregatik guztiagatik, Udal Gobernuari eskatzen diogu Floreagako irisigarritasuna hobetzeko datozen lanetan proiektuak sakonago lantzeko eta horrelako kostuen igoera altuak ekiditeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko.
Horrelako gertakizunen aurrean oposizioa eta herria informatu behar dira. Azkoitiar guztion diruarekin kudeaketa zuzena eta gardena egin behar da.