Azkoitiko EH Bilduk Herri Batzarra egingo du asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2021ko mar. 5a, 13:26

19:00etan izango da Herri Batzarra, Elkarguneko Oteiza aretoan. Hala eta guztiz, herritarrei batzarra telematikoki jarraitzeko aholkatu die koalizoak.

EH Bilduren 2. Kongresuaren muinera iristen ari garen honetan, ponentziak aurkeztu eta eztabaidatzeko unea iritsi da. Hori dela eta, martxoaren 9an, asteartea, Azkoitiko Herri Batzarra izango dugu arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertan, ponentziak aurkeztu eta dudak argitzeko Ainhoa Beola EH Bilduren Programa Zuzendaria gonbidatu dugu.

Batzarra telematikoa izango da, eta honako lotura honetan jarraitu ahal izango da. Hala ere, modu presentzialean ere jarraitu ahal izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. COVID-19a dela eta aforoa mugatua denez, lehentasuna izango dute modu digitalean jarraitzeko zailtasunak dituztenek. Ahal bada aurrez konfirmatu beharko da asistentzia.

Estatu bokazioa duen ezkerreko indar politikoa izanik, aldarrikapenetik harago proiektu zehatzetara pasatzeko garaia da. Eta, proiektu horiek, behetik gorako prozesuetan zentratuta egon behar dute. Hori dela eta, proposamenak zuzendu, egokitu eta, noski, hobetzeko, zure parte-hartzea ezinbestekoa da!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide