Azkoitiko EH Bilduk Arreta Gunea jarriko du Bilgunean, martxoan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu

EH Bilduren II. Kongresuaren harira, Arreta Gunea izango dugu Azkoitiko Bilgunean martxoaren 1ean, 4an, 15ean eta 18an, 18:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan, Kongresurako ponentzien dokumentazioa jasotzeko, bilkide egiteko edota zalantzak argitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Norbaitek aipatutako orduan ezingo balu Arreta Gunera gertutatu, idatzi azkoitia@ehbildu.eus helbidera eta beste hitzordu bat emango zaio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide