Guardia Zibilaren kontrolak salatu ditu Azkoitiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu

Jakin dugunez gaur arratsaldean gure herriko bi irteeratan Guardia Zibilen kontrolak izan ditugu arma luze eta pintxodun kateekin armatutako agenteekin. Berauek herritarrak geratu, identifikatu eta miatu dituzte eta Azkoitiko EH Bildutik gertaera hori salatu nahi dugu Guardia Zibilaren dispositibo horiek guztiz lekuz kanpokotzat ikusten baititugu.

Europako ratioekin alderatuz ratio polizial altuena dugu Euskal Herrian, beraz, Guardia Zibila zein Polizia Nazionala guztiz soberan daude gure herrian eta herritik kanpo nahi ditugu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide