Ainara Goenagaren aurkezpenarekin eman zitzaion hasiera atzo, osteguna, EH Bilduren herri batzarrari. Azkoitiko EH Bilduren egituraketa berria eta datozen lau urteetan lan egiteko koalizioak izango duen modua azaldu zituen Goenagak. Ondoren, Juan Karlos Izagirreren solasaldiari ekin zitzaion. Saioa Goenagak gidatu zuen arren, solasaldi irekia izan zen, eta momentu oro eta bertara gerturatu zen edonork izan zuen nahi zuen galdera egiteko aukera.
Besteak beste, azaroaren 10ean bozkatzera joateak duen garrantziaz hitz egin zigun Izagirrek. Izan ere, berak dioen moduan, Madrilen egoteak ate asko irekitzen dizkigu, eta guk ez badugu egiten inork ez du egingo guregatik.
Azkoitiko EH Bilduk oso positibotzat baloratu du atzoko ekitaldia, Azkoitiko gaiez gain, politika orokorraz giro jatorrean hitz egiteko tartea izan baitzen.