Igandean denok Giza katera!

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2018ko eka. 4a, 11:15

EH Bilduko udal ordezkariak.

Eguna iristear dugu. Giza katearen astean sartu gara. Egun gutxi falta diren honetan azkoitiarrei dei egin nahi diegu bertan parte hartzeko. Orain dela gutxi, gehiengo zabal batekin onartu genuen ekainak 10eko giza katea babesteko mozioa udaletxean eta igandea honen isla izatea nahi dugu.

 

Herritarren gehiengo zabal eta anitz batek parte hartzea nahi dugu, herri honen erabakitzeko eskubidearen alde dagoen gehiengoak.

Daukagun zita garrantzitsua da, Euskal Herriko hiru hiriburu lotuko ditugu eskuz esku demokraziaren oinarrietako bat den erabakitzeko eskubidearen aldarria lau haizetara zabaltzeko.

Igandean bertan ikustea espero dugu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide