Kartelak errespetatu, zentsurarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2018ko mai. 17a, 09:34

Azken aldian herriko hormetan jartzen diren kartelak ez dute egun bat bera ere irauten; hori, betiere, kartelak EAJ-PNVko agintarien gustokoak ez badira behintzat.

 

Garbitzaileak dira kaleko kartelak kentzearen arduradunak, baina ez dugu inolako zalantzarik, azken horiek, udalaren aginduak betetzen dituztela.

EAJ-PNVk oposizioaren aurka dabilen politika salatu nahi dugu. Udal gobernuan ez gauden alderdion ekimenak isilarazteko politika hori ez da berria; EH Bildu aurreko legealdiaren aurretik, urte luzez, hainbat eragilek pairatu izan genuen EAJ-PNVren zentsura politikoa. Azken aldian, berriro, joera areagotzen ari da.

Astelehenean, maiatzak 14, herrian zehar jarri genituen atzo, asteazkena, Elkargunean egin genuen pentsio duinen aldeko hitzaldirako kartelak. Astearte eguerdirako guztiak kenduta zeuden.

EAJ-PNVri eskatzen diogu utz diezaiola besteen kartelak kentzeari, utz diezaiola zentsura politikoa egiteari, eta errespeta dezala herriko beste alderdiok eta eragileok herritarrak informatzeko ditugun medioak ukatzeari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide