Azken egunetan jakin berri dugunaren arabera ondorengoa esan nahi dugu:
1. Ostiralean, ekainak 23, korrika eta presaka hanka sartzea zuzentzeko asmotan edo alkate jaunak dekretu bat sinatu zuen non Urola Erdiko Mankomunitateari eskatzen zitzaion berriz ere hondakinen bilketa eta garraio ikuskatzea bere gain har ditzala.
2. Dekretuak bi helburu dituela uste dugu. Bat, teknikoki bizkarrak zaintzeko intentzio garbia eta beste aldetik, ekaineko plenoan egindako txapuza politikoa konpontzea. Hau da, Udalak bere gain hartu zituen eskumenak ezin zituela hartu onartzen du, eta hemendik aurrera mankomunitateari gogorazten dio bere lana dela lan horiek egitea. Horretarako finantziazioa udalak jarri behar duela onartzen du.
3. Dirua jarri behar da, lan horiek aurtengo mankomunitateko aurrekontutan kontenplatuta ez daudelako. Mankomunitateak Azkoitiko plenoaren erabakia bere gain hartu zuen aurrekontuentan ez sartuz.
4. Oraindik ez dakigu zein neurri eta bitarteko jarriko dituen martxan Udal Gobernuak egoera honi konponbide bat emateko. Ez dakigu hondakinak nahastuta jasotzen jarraitzen duten, eta hori da gehien kezkatzen gaituena.