Azaroak 25

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2016ko aza. 25a, 14:32

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

 

Gure jendarteko arazo larrienetarikoaren kontra gaudela adierazteko egun aproposa. Ordezkari guztiak entzungo ditugu indarkeria matxistaren kontra daudela adierazten, agerraldiak egiten, e.a.

Baina zer gertatzen da hurrengo egunetik aurrera? Nola amaitu arazo honekin? Hauetxek dira Udal Gobernuari egin nahi dizkiogun galderak. Emakumeenganako indarkeriarekin amaitzeko neurri asko hartu dituztela adieraziz arro agertu dira agerraldi batean. Baina akaso ahaztu egin ote dira duela urte bete eskas udal teknikaria kaleratu zutela? Gu ez gara ahaztu, eta behin eta berriro azpiamarratuko dugu emakumeenaganako indarkeriarekin amaitzeko ezinbestekoa dela berdintasun politika eraginkorrak egitea, eta horrek baliabide aldetik gutxieneko batzuk exigitzen dituela: ganorazko aurrekontu propio bat, formazioa duen eta lanaldi osoz arituko den teknikari bat, eta mugimendu feminista eta emakumeen elkarteen parte hartzea bermatzeko mahai bat.

EH Bilduk bat egiten du Sostenipe talde feministak antolatu duen kontzentrazioarekin, eta dei egiten diegu azkoitiarrei indarkeria matxistaren kontra ager daitezen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide