Konparaketa gisa, hemen dituzue BILDUko zinegotzi liberatuek,soldatetan gehien gastatu zen etapan, izan zituzten liberazioen ehunekoa eta soldatak.
ZINEGOTZI LIBERATUAK (BILDU) |
LIBERAZIOAREN % |
URTEKO SOLDATA |
PELLO BASTARRIKA |
100 |
53.648€ |
ESTHER LIZARRALDE |
100 |
32.059€ |
JON JUARISTI |
75 |
29.580€ |
INAZIO GOROSABEL |
50 |
16.363€ |
URRATEGI ALBERDI |
25 |
8.182€ |
Guztira=139.832€
Etapa horretan (geroxeago liberazioetan gastua murriztu egin zen) Azkoitiarrok, oraingo liberazioengatik ordainduko dugunaren % 62’14 ordaindu genuen. Erdia ez baino ia…
Gure ustez, politikak herritarrei zerbitzatzeko izan behar du eta ez bertan aritzen direnak aberasteko. Liberatuek ardura handiko eginkizunak dituzte udalean, badakigu, eta horren ondorioz beste herritar guztiek bezala, soldata duinak eduki behar dituzte.Baina, soldata hauek, EAJ/PNVko zinegotzienak alegia, gehiegizkoak iruditzen zaizkigu; herritar askok behar handiak dituzten krisi garai hauetan erabaki hau hartzea oso larria iruditzen zaigu. Beraz, Jabier Zubizarretari ezarritako soldata hauek berraztertzeko eta, oposizioko taldeekin negoziatzeko eskatzen diogu.
Gehiengoa izateak ez die nahi dutena egiteko ekubidea ematen!