Azkoitiko EHBilduk, 2016 urte ona izan dezazuen opa dizuete Azkoitiar guztiei. Guk, 2016an, justizia sozialean oinarrituta, Azkoitia herri justuagoa izateko ametsa egia bihurtzea nahiko genuke. Bestalde, bere etxetik urrun dauden Euskal Herritarrak gogora ekarri nahi ditugu; behingoz, 2016 urteak, Espainiar eta Frantziar estatuek orain arte izan duten itxikeriaren amaiera ekartzea nahiko genuke , Euskal preso eta iheslarien eskubide urraketekin amaituz eta hauek Euskal Herrira ekarriz. Hau dela eta, Sarek deituriko hitzordu garrantzitsuak ditugu hurrengo egunetan: batetik, abenduaren 31an, arratsaldeko 6:30etan, eta Azkoitiko plazatik aterako den manifestazio ixila daukagu, eta bestetik, urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan izango diren manifestazioak ditugu. Hirurak Mugi daitezen harriak lemapean izango dira. Guk, Azkoitiar guztiak gonbidatzen ditugu mobilizazio hauetan parte hartzera. Animatu!