EH Bilduren erantzuna Azkotia Baik egindako proposamenaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2015ko urr. 15a, 15:46

Bost puntutan laburbildu dugu adierazi nahi duguna, Azkoitia Baik bidalitako 'Lehen ehun egun' izenburuko gutunaren harira. 

 

- Udal hauteskundeetara herri programa batean jasotako proiektu bat aurkeztu genien herritarrei, eta baita  proiektu hori publikoki garatzeko konpromisoa hartu zuten 20 laguneko zerrenda ere.

- Lehenengo 100 egunak igaro ostean zerrendako bi kideren dimisioek ondorio negatibo argiak izan arren, beste aukera berri batzuk ere irekitzen dituela uste dugu.

- Azkoitia Baiko kiden lanerako prestutasuna Azkoitiarentzat ekarpen positiboa dela uste dugu, eta gogo hori herrigintzako beste eremuetan lan egiteko erabiltzeko deia egiten diegu.

- Asko dira elkarlanerako ditugun eta izango ditugu aukerak, eta guztiak aprobetxatzeko konpromisoa erakutsi nahi dugu.

- Hala ere zerrendako Iraitz Otañok eta Jon Ander Larramendik hartuko dute lekukoa orain arte Urrategi Alberdik eta Jexux Oteizak erakutsi duten ilusio eta gogo berdinarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide