Urrategi Alberdi herriko alkate ohiak dimisioa eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2015ko ira. 25a, 11:27

EH Bilduk prentsa ohar honen bidez hurrengo udalbatzan onartuko diren bi dimision berri eman nahi du. Abuztuan  Jexux Oteizak bere dimisioa aurkeztu zuen, arrazoi pertsonalak tarteko. Gaur Urrategi Alberdi izan da Udalean bere dimisioa aurkeztu duena. Kasu honetan ere arrazoi pertsonalak izan dira erabaki hau hartzera bultzatu dutenak.

 

Biek ala biek lan handia egin dute amesten dugun Euskal Herri berri eta Azkoitia berri baten alde, eta  konpromiso handiarekin bete dituzte hartutako ardura guztiak. Ziur gaude gainera etorkizunean ere bidelagun izango ditugula eta beste esparru batetik lan handia egingo dugula elkarrekin. EH Bildutik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Udal ordezkari bezala egindako lan guztiagatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide