Paul Urkijo Hiru olatuak filma grabatzen hasi da, eta zuzendariaren lan berriak euskal aktore ugari izango ditu, besteak beste, Iñigo Aranbarri azkoitiarra. Hain zuzen, filmeko protagonistetako bat izango da Aranbarri, Fariba Sheikhanekin batera: aita izatear den Isaac pertsonaiaren rola jokatuko du azkoitiarrak filmean.
Urkijok ere euskal mitologia izango du ardatz oraingo lan honetan ere, baina oraingo honetan, euskal kostaldeko kondairarik "misteriotsuenean" murgilduko den thriller psikologiko bat egingo du.