Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra Bertsolari aldizkariaren Makarrizketak podcastaren zazpigarren denboraldiko lehen gonbidatua izan da. Bertsolarien umorezko eta gogoetazko bakarrizketak biltzen ditu aldizkari horren proiektu horrek, eta Arrizabalagak Baietza ezezkoa denean izenekoa aurkeztu du.
"Edozeinek eskuragarri daukan tresna da abestea eta une baterako bada ere, minak arintzen lagundu dezake. Zaurientzat bendaje potolo bat behar baduzu, agian ez dizu dena estaliko, baina izan daiteke tirita bat. Mina arintzeko modu bat", azaldu du bertsolari azkoitiarrak, podcastean esan duen esaldietako batean.