Beittu!

Anziondo etxea, 'Gure amaren etxea' telebista saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Anziondo etxea. (Ane Olaizola)

Alde Zaharrean dagoen XVII. mendeko Anziondo etxearen ateak zabaldu dituzte Bautista Mendizabal eta Arantxa Aldalur senar-emazteek saiorako, haren historia kontatzeko. 

ETB1en Gure amaren etxea saioko azken ataleko protagonistak izan dira Juan Bautista Mendizabal —udaleko Ondare zinegotzia— eta Arantxa Aldalur senar-emazteak. Azkoitiko Alde Zaharrean dagoen XVII. mendeko Anziondo etxearen ateak ireki ditu bikoteak telebista programarako, haren historia kontatzeko. 

Korrejidorearen egoitza eta ostatua izan zen eraikin historiko hori iraganean, eta XX. mendearen amaieratik, Mendizabal familiaren etxea da. Lotura honetan ikus daiteke saioa, osorik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide