Azkoitiarrek, esan eta egin

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2026ko maiatzaren 4a

Asteburuan Azkoititik Arantzazura oinez joan diren bi lagun azkoitiarrak, Realeko bufanda eskuetan dutela. (Utzitakoa)

Espainiako Errege Kopako finalaren atarian, Sevillako fan zonean zeuden Urola Kostako herritarrak sakrifizio handiak egiteko prest azaldu ziren Realak kopa etxera ekartzearren, eta Gukaren bideoa da horren lekuko. Haizeak eramaten dituen hitzen itxura zuten denek ere, baina ez, azkoitiarrek hitzeko jendea direla erakutsi dute.

Bi aste pasatu diren arren, oraindik ere zeresana ematen jarraitzen dute Espainiako Errege Kopako finalak eta Realaren garaipenak. Asteburu hartan Urola Kostatik jende asko joan zen Sevillara, baita Gukako pare bat kide ere, eta partidaren atarian, txuri-urdinen fan zonean topatu zituzten bailarako zenbait herritarren adierazpenak jaso zituzten, gero bideoan argitaratzeko.

Bazen elkarrizketatu guztiei egin zieten galdera bat; hain zuzen ere, zer egingo zuketen Realak finala irabazteagatik. Eta askotariko erantzunak eman zituzten herritarrek: Sevillatik Azpeitira bizikletan bueltatu, ilea larru arras moztu, Sevilla erdiguneko iturri batean bainua hartu, Azkoititik Arantzazura oinez joan...

Momentuko beroaldian sakrifizio handiak egiteko prest azaldu ziren herritarrak, betetzeko batere asmorik gabekoak ziruditenak, baina ez, azkoitiarrak serio ari ziren nonbait, eta esandakoa bete egin dute: Azkoititik Arantzazura oinez joan dira asteburuan, eta Gukara argazkiak eta guzti bidali dituzte. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide