Inauteriak 2026

Datorren urteko karnabalak, noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Kuadrilla bateko kideak, eliz atarian. (Iraia Oteiza)

Urtebete baino gutxiago falta da datorren karnabaletarako. 2027ko inauteriak otsailaren 5ean eta 6an ospatuko dira Azkoitian.

Aurtengo karnabalak bukatu dira, baina lasai; urtebete baino gutxiago falta da datorren urtekoetarako. Izan ere, otsailaren hasieran izango dira inauteriak hurrengo urtean. Ostiral Mehe eguna otsailaren 5ean izango da, eta Azkoitiko inauterietako egun handia, zapatukoa, otsailaren 6an.

Hona hemen datozen urteetako karnabalen datak:

  • 2027: otsailak 5 eta 6.
  • 2028: otsailak 25 eta 26.
  • 2029: otsailak 9 eta 10.
  • 2030: martxoak 1 eta 2
  • 2031: otsailak 11 eta 12.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide