Gabonak zoriontzeko bideoa kaleratu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2025eko abenduaren 20a

Azkoitian, bakarrik inor ez lelopean egin du bideoa udalak, herritarrei Gabon zoriontsuak igaro ditzatela eta urte berria ondo has dezatela esateko.  

Azken urteotako ohiturari helduz, aurten ere, Gabonen atarian, herritarrei zuzendutako bideo bat kaleratu du udalak. Azkoitian, bakarrik inor ez da aurtengo ikus-entzunezkoaren leloa, eta Gabonak inork ez lituzkeela bakarrik igaro behar, horixe da helarazi nahi duen mezua. Horrekin batera, herritarrei Gabon zoriontsuak pasatzea eta urte berria ondo hastea opa dizkiela adierazi du udalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide