Beittu!

Durangoko Azokako Berbagailua podcasten plazan izan da Ekaitz Etxezarreta

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2025eko abenduaren 9a

Ekaitz Etxezarreta Kaleko Urdangak musika taldeko bateria jotzailea. (Hamaika Telebista)

Kaleko Urdangak musika taldeko bateria jotzaile azkoitiarrak Zea Mays taldeko Aiora Renteriarekin eta Indabe musika taldeko Uxue Estradarekin batera parte hartu zuen bideopodcastean, autoekoizpenaz solasteko.

Durangoko Azokako Berbagailua podcasten plazan izan da Ekaitz Etxezarreta Kaleko Urdangak musika taldeko bateria jotzaile azkoitiarra. Hamaika Telebistak eta Durangoko Azokak aurrenekoz egin dute aurtengo azokan bideopodcast saioa, eta beste hainbat musika taldetako kideekin batera, musikaren autoekoizpenaz aritu zen Etxezarreta. 

Zea Mays musika taldeko Aiora Renteriak, Indabe taldeko gitarra jotzailea nahiz abeslaria den Uxue Estradak eta Etxezarretak parte hartu zuten saioan, eta haiek autoekoizpenera musika taldearen erabakiz ala halabeharrez jo duten azaldu zuten, besteak beste.

Koldo Otamendik gidatuta hitz egin zuten hiru musikariek bideopodcastean. Datu bat ematearren, aurkezleak azaldu zuen aurten kaleratu diren 140-150 disko berrietatik ia ehun autoekoizpenekoak direla. Ikusi eta entzun honako lotura honetan bideopodcasta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide