Beittu!

Herriko gozogintzaren erakusleiho izan da ETB1eko 'Dagoenean bonbon' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Joseba Olaizola sukaldaria Armintz Gorrotxategirekin. (EITB)

Urola Erdiko gozogintzari nahiz sukaldaritzari eskainitako saioa izan zen atzokoa, eta Joseba Olaizola Joseba jatetxeko arduradunarekin eta Xeye atletismo taldeko Aiora Altunarekin hitz egin zuen Armintz Gorrotxategi sukaldariak.

Dagoenean bonbon ETB1eko saio berriko Armintz Gorrotxategi gozogileak Azkoitia bisitatu zuen atzo, asteazkena. Urola Erdiko gozogintzari nahiz sukaldaritzari eskainitako saioa izan zen atzokoa, eta herriko hainbat lagunekin hitz egin zuten, hala nola Joseba Olaizola Joseba jatetxeko arduradunarekin eta Xeye atletismo taldeko Aiora Altunarekin nahiz haren taldeko korrikalari gaztetxoekin.

Gozogintza eta istorioak ardatz dituen saioa da Dagoenean bonbon. Gorrotxategi gozogileak Euskal Herriak ezkutatzen dituen txoko gozoak erakustea du xede, eta atzoko saioan, Azkoitikoak eta Azpeitikoak erakutsi zituzten. Joseba jatetxearen ataria eta San Juan futbol zelaia erakutsi zituzten, besteak beste.

Honako lotura honetan ikus daiteke osorik atzoko saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide