"Ba al dakik noiz sentiuko nuken lotsie? Hemengue izen eta euskeraz ez banu jakingo". Horrelaxe, garbi hitz egin zuen Igor Zubeldia Realeko jokalariak duela hilabete inguru talde txuri-urdinak egindako bideo elkarrizketa batean. Eta orduko hartan esana eraman du norbaitek karteletara –sare sozialetan agertu denez Pasaia Antxoko frontoiko horma batera ere bai–; sare sozialetan agertu da Zubeldiaren hitz horiek eta haren argazki batek osatzen duten kartela.
Adierazpen horiek egin izanaren arrazoia zera da: elkarrizketa egin zion kazetariak gogora ekarri zion Zubeldiari bera hizketan ageri zen bideo bat sare sozialetan biral egin zela orain urte batzuk. Zehazki, Realaren lehen taldearekin jokatutako partida baten ostean adierazpenak egin zituen azkoitiarrak, eta gaztelania trakets samarrean aritu zen nonbait mikrofonoaren aurrean. Une hura gogoratuta, azkoitiarrak erantzun horixe eman zion kazetariari, adierazpen haingatik "lotsarik batere ez" zuela sentitzen argudiatuta.
Honako bideo honetan egin zituen adierazpenok Igor Zubeldiak: