Beittu!

Ken Zazpiren 'Noizbait' abestiaren bertsioa aurkeztu du Bulegok

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Ken Zazpi taldeak 2007ko azaroan kaleratu zuen Noizbait abestia, Argiak izeneko estudioko diskoaren barruan. Bulegok, orain, musika talde hari egin dio keinua, abesti haren bertsioa eta bideoklipa kaleratuta.

Azkoitiko Bulego musika taldeak Ken Zazpiren Noizbait abestiaren bertsioa kaleratu zuen atzo, osteguna. Arratsaldean jarri zituen musika taldeak abestia eta haren bideoklipa Youtuben ikusgai zein entzungai. Bulego taldeak Getaria hautatu du kokaleku gisa abestiaren bideokliperako; izan ere, hango Txomin Etxaniz txakolindegiko lursailetan ageri da taldeko Tomas Lizarazu abeslaria kantuan.

Ken Zazpi taldeak 2007ko azaroan kaleratu zuen Noizbait abestia, Argiak izeneko estudioko diskoaren barruan. Abesti horren bidez, Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrietak, Beñat Sernak eta Jon Mikel Arronategik beraien estilo melodikoa eta emozionala islatu nahi izan zuten. Orain, Bulegok Ken Zazpiren abesti klasiko horri egin dio keinua. “Betidanik mirestu izan dugu Ken Zazpi, beraiek ikusiaz piztu zitzaigun pop-a euskaraz egiteko harra, eta orain, omenaldi propioa egin nahi izan diogu Noizbait abestia berrasmatuz”, azaldu du taldeak sare sozialetan.

Bulegoren bertsioa streaming plataformetan dago entzungai, hala nola Spotifyn, YouTuben eta Apple Music-en

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide