Donostiako Jazzaldian izango dira Anari eta Bulego

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2025ko mar. 6a, 14:45

Zurriolako oholtzara igoko da Anari azkoitiarra.

Uztailaren 23tik 26ra izango da aurtengo Donostiako Jazzaldia, eta bertan izango dira Azkoitiko Anari eta Bulego taldeak.

Azkoitiko Anari eta Bulego musika taldeak Donostiako Zurriola hondartzako oholtzan arituko dira ekainean, 60. Jazzaldia festibalean.

Donostiako jazz jaialdiak gaur iragarri ditu uztailaren 23tik 26ra agertokian izango diren artisten izenak, eta horien artean dira Anari eta Bulego. Lehenengoak ekainaren 24an emango du kontzertua; Bulegoko kideek, aldiz, hil horren 26an.

Gainontzean, Jazzaldiko zuzendaritzak aurreratu du The War and Treaty, EXTC, Judith Hill, Cristal Murray eta Sidonie arituko direla Zurriolako eszenatokian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide