ETB1eko Biba zuek saioan eskuz eginiko lanez aritu ziren hizketan atzo, ostirala, Urrezko eskuak izenburupean. Eskuak lanabes dituzten hiru gonbidatu aritu ziren solasean; tartean, Irantzu Iturbe arteterapia tailerren gidari azkoitiarra.
Harekin batera izan ziren platoan arteaz hizketan Antton Mendizabal zizelkatzaile eta artisaua nahiz Aitor Exposito artikekto eta Azpeitiko sansebastianetako karrozaren egilea.
Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa (52. minututik aurrera ikus daiteke Iturbe solasean).