Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren biharko finalaren atarian, Azpeitiko Urola Ikastolako kideek bideo honen bidez bidali dizkiote indarrak eskola horretako irakasle den Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrari. Eskolako hainbat lankidek, ikaslek eta beste hainbat arlotako ordezkariek hauspotu dute Artetxe.
Artetxeren txapelketako irudiak erakutsiz, bertso bat abestu diote aurrena bertsolariari. Lankide dutena "Azkoitiko harribitxia" dela esanez zuzendu zaizkio Artetxeri, eta finalera begira, "den bezalakoa izateko" eskatu. Halaber, biharko hitzordua gorriz markatuta eduki arren, irakatsi beharrekoa Artetxek "egunero" irakasten diela adierazi dute.