Iosu Arrizabalaga Izer trikitilari azkoitiarra ETB1eko Sukalerrian saioan izan da. Joseba Argiñano sukaldariak zuzentzen duen telebista saioan izan da hura Juan Mari Azkuek lagunduta. Andatza Erromeria Elkarteko kideak dira biak, Azkue presidentea eta Izer kidea, eta hain justu, Aristerrazuko plazaz eta han urritik ekainera bitartean egin ohi den erromeriaz hitz egin dute bi lagunek.
Trikiti kontuez hitz egiten zuten bitartean, Osobukoa Portoarekin izeneko platera prestatu du bikoteak sukaldean. Azken bi urteetan Aristerrazuko erromeriak "izugarrizko gorakada" izan duela azaldu dute, baina sorrera aspaldikoa du hango erromeriak. Oro har, dantza kontuez, hango plazaz eta trikitiaz hitz egin dute Azkuek eta Arrizabalagak ETB1eko telebista saioan.
Honako lotura honetan ikus daiteke Andatza Erromeria Elkarteko kideek Sukalerrian saioan egindako egonaldia.