Azkoitiko San Jose egoitzak EITB Maratoiarekin bat egin du beste urte batez. EITBk egitasmorako aukeratu duen Hemendik At taldearen Eskutitza doinuekin bideo bat egin dute egoitzako egoiliarrek, langileek eta senideek. Egoitza barruko nahiz kanpoko egunerokoan murgilduta osatu dute egoitzakoek ikus-entzunezko lana.
Aurten, gaixotasun kardiobaskularretan jarri du arreta EITB Maratoiak, Entzun bihotzari lelopean eta Hemendik At taldearen Eskutitza abestia lagun. Azken asteetan hainbat eta hainbat herritar ari dira maratoiarekin bat egiten; tartean, hainbat aurpegi ezagun. Hilaren 12an, ostegunez, egingo du komunikabideak Maratoiaren egun handia, nahiz eta aurrez ere dohaintzak egiteko aukera eman.