Beittu!

Ione Zuloaga Aranzadiko historialaria, UEUren 'Ikerl(h)ari' podcastean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko aza. 20a, 09:00

Generoari buruzko podcast saioan parte hartu du Aranzadi zientzia elkarteko historialariak. Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Ikerl(h)ari bideo-podcastaren bigarren denboraldiko hirugarren atalean izan da Zuloaga.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urteak daramatza ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzen. Hainbat ekimen jarri ditu martxan azken urteetan, eta horien artean da iaz abiatutako Ikerl(h)ari bideo-podcasta. Abian dute bigarren denboraldia ere, eta hirugarren atalean parte hartu du Ione Zuloaga Aranzadi zientzia elkarteko historialari azkoitiarrak.

Ikertzaile aitzindariei buruzko dokumentalak argitaratu zituen iaz UEUk, ikertzaile gazte euskaldunen ikusgarritasuna handitzeko eta beraien lana bultzatzeko asmoz. Zuloagak Generoa izeneko saioan parte hartu du; Eider Saragueta Hezkuntza Zientzietako doktorea denak aurkeztu du saioa, eta Uxue Diez-Guiralekin, Sara Arrutirekin eta Uxue Fernandezekin batera aritu da solasean azkoitiarra.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide