Beittu!

Iban Garate da 'Holobionte' fikziozko audio telesaileko protagonistetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko aza. 7a, 12:13

Iban Garate. (Utzitakoa)

Euskal jatorria duen ikerlari estatubatuar baten paperean murgildu da Garate. EITBk atzo aurkeztu zuen Madrilen Holobionte fikziozko audio telesailaren lehen denboraldia. Zientzia fikzioa eta thriller generoak uztartzen dituen proiektua da, eta euskarazko Holobiontea audio telesailak izan duen arrakastaren ondotik sortu dute gaztelerazko bertsioa.

Iban Garate aktore azkoitiarra da EITBk aurkeztu duen Holobionte fikziozko audio telesaileko protagonistetako bat. Komunikabideak atzo aurkeztu zuen Madrilen proiektuaren lehen denboraldia. Euskarazko Holobiontea audio telesailak izan duen arrakastaren ondotik dator orain zientzia fikzioa eta thriller generoak uztartuko dituen Holobionte proiektua. Hain zuzen, euskarazko bertsioan ere parte hartu du aktore azkoitiarrak, eta hark Mattew Mendoza euskal jatorria duen ikerlari estatubatuarraren papera du lanean.

Aktore azkoitiarrarekin batera, besteak beste, Miren Gaztañaga, Asier Hormaza eta Aitziber Garmendia dira telesaileko protagonistak. Donostiako Zurriola hondartzan hilda agertu den eta izenik ez duen espezie arraro bateko izakia du audio bidezko telesailak ardatz. Surflari batek topatuko du hura itsasertzean, eta aurkikuntzak munduko komunitate zientifikoaren arreta piztu du. Ikerketari ekingo diote segituan, eta ohartuko dira sarean erori dena ez dela izakia, gizakiak direla hara erori direnak.

Holobiontea telesailaren gaztelaniazko bertsioaren aurretik, ikus-entzuleek harrera ona egin diete trilogiaren euskarazko lehen bi denboraldiei, eta horiek eskuragarri daude, besteak beste, EITBPodkasten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide