Amaia Elias barne diseinatzaile azkoitiarra elkarrizketatu zuten atzo, asteazkena, ETB1eko Sukalerrian sukaldaritza saioan. Pertsonaren bizimoduari egokitutako etxeak diseinatzen ditu Eliasek. Kolore, argi eta antolakuntzan oinarritutako dekorazio emozionala erabiliz, kolore eta argiek gure gorputzetan duten eragina aztertzen du. Hain zuzen, azkoitiarrak etxebizitzak eraberritzerakoan kontuan zer izan behar den azaldu zuen Joseba Argiñano sukaldariarekin batera.
Bi lagunen artean dilista musaka eta mertxika zein tomate entsalada prestatu zituzten.