BEITTU!

Kaleko Urdangak, Euskarabenturan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Espedizioko gazteak Kaleko Urdangak taldearekin elkartu dira, eta Ekaitz Etxezarreta bateria jotzaileak Euskarabenturarekin izan berri duen esperientzia azaldu du.

Azken asteetan Euskal Herria zeharkatzen ari den Euskarabentura espedizioak geldialdia egin du asteburuan Gernikan (Bizkaia), eta bertan parte hartzen ari diren gazteak Kaleko Urdangak musika taldearekin elkartu dira. Musikariek hainbat pieza eskaini zizkieten, eta gazteek egindako galderak erantzuteko tartea ere hartu zuten haiek. Ekaitz Etxezarreta da taldeko bateria jotzailea, eta azkoitiarrak bideo honetan azaldu du taldeak Euskarabenturarekin izan berri duen esperientzia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide