BEITTU!

Ikastolari laguntzeko futbol partida, duela 50 urte

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko api. 20a, 10:20

Aizpe kuadrillako hamaikakoa Altzibarko futbol zelaian. (Utzitakoa)

Azkoitiko Aizpe eta Zakarrak kuadrillak futbol partida jokatzeko elkartu ziren duela 50 urte Altzibarko futbol zelaian. Apustuan irabazitako dirua ikastolari dohaintzan eman zioten.

Duela 50 urte, Azkoitiko bi kuadrillak lehia esanguratsua jokatu zuten herrian. Aizpe eta Zakarrak kuadrillak futbol partida bat jokatzeko elkartu ziren Altzibarko futbol zelaian, eta jokalari bakoitzak mila duro jarri zituen jokoan.

Aizpe kuadrilla izan zen irabazlea, 2 eta 1 garaitu baitzituzten Zakarrakeko lagunak. Antxittek eta Xapaterok sartu zituzten irabazleen bi golak, eta Pedro Mari Mandiolatzek, berriz, Zakarrak kuadrillako gola. Azkenean, 200.000 pezeta bildu zituzten partida harekin, eta jaso beharrean, diru guztia ikastolari dohaintzan ematea erabaki zuten.

Orduz geroztik, partidan izan zirenek bazkari bat egiten dute egun hartan egindakoak oroitzeko. Gaur ere, Isidro erretegiko mahaiaren bueltan elkartuko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide