Bulego taldearen Aldatu aurretik diskoa pop album onena izateko finalisten artean sailkatu du Espainiako Musika Akademiak, elkarteak banatuko dituen lehen sarietarako. Aurkeztu dituzten 2.629 proposamenen artean 200 finalista aukeratu zituzten epaimahaikideko kideek, 48 kategoriatan banatuta, tartean Bulegoren lana. Azkoitiarren kategoria bereko finalisten artean daude Aitanaren Alpha, Ana Menaren Bellodrama, Lola Indigoren El Dragon eta Nena Daconteren Casi perfecto diskoak ere.
Finalistak aurkeztuta, akademia osatzen duten 800 kideek izango dute azken hitza. Sari banaketaren data zehatza ez dute oraindik jakinarazi.