'Troiako zaldia', Anariren disko berriko aurrerapen kantua

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko ots. 12a, 11:00

Hilaren amaieran kaleratuko du musikariak Giza zarata, eta gaurtik entzungai da lan berriaren aurrerapen kantua, Badok atarian. 

Datorren otsailaren 29an ikusiko du argia Anariren Giza zarata estudioko azken diskoak, eta argitalpenaren atarian, aurrerapen kantua kaleratu du musikariak gaur: Troiako zaldia. Berriak euskal musikari eskainita sortua duen Badok atari digitalean entzun daiteke abestia.

Cadizen (Espainia) grabatu du disko berria musikariak, Tristuraren Industria zigilu berriarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide