Iñigo Larrañaga irakasle azkoitiarraren azken eguna abenduaren 13an izan zen Soraluzeko (Gipuzkoa) institutuan. Erretiroa hartu aurretik, eta bere ikasle izandakoek ekitaldi berezia antolatu zuten hango antzokian. Dantza, bertso, bideo, idatzi, pankarta eta lore artean eskertu zioten maisuari 27 urtez herriko gazteekin egindako lana. Omenaldia borobiltzeko, pala bat oparitu zioten azkoitiarrari eta hango kiroldegiko frontoian irakasleen eta ikasleen arteko pala txapelketa bat jokatu zuten.
Plaentxia.eus hedabidearen honako lotura honetan ikusi eta entzun daitezke Larrañagari ikasleen egindako bertsoak eta argazki-bideoa.
Bideoa: Plaentxia.eus