Beittu!

Udane Juaristi margolaria elkarrizketatu dute ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko uzt. 21a, 12:00

Atzoko saioan ETBko platoan izan zen margolari azkoitiarra, muralak margotzeko prozesuari buruz hitz egiten.

Udane Juaristi margolari azkoitiarra elkarrizketatu zuten atzo, osteguna, ETB1eko Biba zuek! saioan. Kalean margotzea "izugarria" dela eta "asko betetzen" duela azpimarratu zuen; baina, aldi berean, "lan neketsua" ere badela aitortu zuen azkoitiarrak. Horrez gain, bere obrarik ederrenetako batzuk erakutsi zituen saioan.

Udane Juaristiren elkarrizketa osorik ikus daiteke honako lotura honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide