Beittu!

Kurutzia baserriko Jose Mari Uzin elkarrizketatu dute 'Amarauna' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Jose Marin Uzin, artxiboko irudi batean.

Batez ere tomateak ekoizten dituzte Azkoitiko baserrian, eta landare horiek nola zaindu azaldu du Euskadi Irratiko saioan.

Tomate sasoiaren atarian, Azkoitiko Kurutzia baserriko Jose Mari Uzin elkarrizketatu dute gaur, astelehena, Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Batez ere tomateak ekoizten dituzte Kurutzian, eta barazki horren landaketak sortzen dituen "buruhausteen" aurrean, horiek zaintzeko hainbat gako eman ditu azkoitiarrak: "Untxien simaurra tomateentzat oso ona da", esan du Uzinek. Hemen entzun daiteke elkarrizketa, osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide