Beittu!

Olatz Zugastiren diskoaren azala egin du Udane Juaristik

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Olatz Zugastiren diskoaren azala. (Udatxo)

Hitzño bat erran eta banua berhala izeneko diskoa kaleratu berri du Zugastik, eta Juaristik enkarguz egin dio hari azala. Zaldi bat ageri da irudian.

Hitzño bat erran eta banua berhala izeneko diskoa kaleratu berri du Olatz Zugastik, eta disko horren azaleko irudia Udane Juaristi margolari azkoitiarrak egin du. Zaldi bat ageri da irudian, eta Zugastik gaur Urola Kostako Hitzak egin dion elkarrizketan argitu du zergatik aukeratu duen irudi hori azalerako: "[Orioko] San Martin inguruan egoten den zaldi baten argazkitik ea azala egingo zidan. Oso pozik nago artelan bat egin duelako". Diskoaren diseinu lanetan Itxaro Iraeta diseinatzaileak ere parte hartu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide