Hil diren lagunen omenez antolatzen diren egitasmoak hizpide izan zituzten atzo ETB1eko Biba Zuek! saioan, eta Azkoitian Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenez antolatzen duten Holz Und Blech musika elektroniko jaialdia izan zen horietako bat.
Iñigo Segui eta Julian Balenziaga azkoitiarrek 2015ean hil zen lagunaz eta haren omenez antolatzen duten musika jaialdiaz hitz egin zuten, Urainen hainbat argazki pantailan jartzen zituzten bitartean. Jaialdia antolatzen nola hasi ziren azaldu eta Urainen soslaia egin zuten Seguik eta Balenziagak, hildako lagunaren oroimena "oso presente" dutela narbamenduz. Bideo honetan jaso dute haien parte hartzea.
Aurten zazpigarren aldiz egingo dute herrian Holz Und Blech jaialdia, apirileko azken asteburuan.