Beittu!

'Hirugarrena orduan' liburuaz aritu da Xabi Etxaniz Euskadi Irratiko 'Arratsean' programan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Xabi Etxaniz ilustratzaile azkoitiarrak Hirugarrena orduan deituriko liburua kaleratu du Mimatuz taldearekin batera, eta atzo, osteguna, Euskadi Irratiko Arratsean programan aritu zen liburuaz hizketan.

Jaiotzera iristen ez diren haurren doluaz hitz egiten duen haurrentzako liburua da Hirugarrena orduan (2022, Denonartean), eta Xabi Etxaniz azkoitiarraren ilustrazioez osaturik dago. Mimatuz taldeko Maitane Unanuek eta Mirari Alkortak jarri dizkiote hitzak liburuari, eta joan zen apirilean plazaratu zuten lana. Atzo, osteguna, abortuaren gaiaz eta liburuaren sormen prozesuaz aritu ziren hiru egileak Euskadi Irratiko Arratsean programan, Arantxa Iturberen galderei erantzunez. Honako lotura honetan entzun daiteke elkarrizketa, osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide