Arraunlariak, arrantzaleak eta beste hainbat elementu ditu Udane Juaristi azkoitiarrak Orion egin duen mural berriak. Izan ere, kostako herri horretako historiako elementu esanguratsuak jaso ditu margolariak lan berrian. Hondartzara doan bidean egin du murala, kanpineko hormaren kanpoaldean.
Gaur bukatu asmo du Orioko muralaren prozesua, eta lana ia osatuta duela, Erlo Telebistarekin elkartu zen atzo Juaristi, mural berriaz azalpenak emateko. Herritar batzuen iritziak ere jaso dituzte bideo honetan.