Joseba Argiñanok ETB1en aurkezten duen Sukalerrian saioak tarte bat egin du Azkoitiko Tta-kun taberna barrutik zein kanpotik erakusteko. Hasteko, tabernan eskaintzen dituzten zenbait plater eta pintxo aurkeztu zituen tabernako Nahikari Gogortza lankideak, eta ondoren, txahal masailak prestatu zituzten Alicia Suarez tabernako sukaldariak eta biek.
Taberna martxan noiz jarri zuten esanez hasi zen Gogortza kameren aurrean, eta ondoren, tabernaren sukaldeko lana nolakoa den adierazi zuen. Era berean, taberna izenaren jatorria zein den ere esan zuen; izan ere, txalapartak ateratzen duen soinua edo hotsa da tta-kuna. Tabernari buruzko bestelako hamaika kontu kontatzeaz gain, txahal masailen errezeta aurkeztu zuen bukatzeko Gogortzak.