Jose Luis Otamendik poesia liburu berria plazaratuko du irailean: Landura. Susa argitaletxearekin argitaratuko du lana, aurretik idatzi dituen beste hainbat libururen gisan. Otamendiren liburuaren aurkezpena noiz izango den ez du zehaztu oraindik argitaletxeak, baina azalaren irudia jarri du Twitterren. Xabier Gantzarain azkoitiarrak egina da azala.
Beste hainbat azal ere egina da Gantzarain, hala nola Otamendi beraren Euri kontuak (1999) eta Disoluzio agiriak (2019), Harkaitz Canoren Neguko zirkua (2005) zein Fakirraren ahotsa (2018) nahiz Julen Belamunoren Hotz industriala (2020) lanenak.